Ali Khamenei

politikari irandarra

Ali Khamenei Aiatola Handia (persieraz: سید علی حسینی خامنه‌ای‎ ʔæˈliː hoseiˈniː xɒːmeneˈʔiː Āyatollāh Sayyid `Alī Ḥoseynī Khāmene'ī, (Maxhad, Iran, 1939ko uztailaren 17a - ) Irango Agintari Gorena da. Irango presidente izan zen 1981tik 1989a.

Ali Khamenei

2. Irango Lider Gorena

1989ko ekainaren 4a -
Ruhola Khomeini
Commander-in-Chief of the Iranian Armed Forces (en) Itzuli

1989ko ekainaren 4a -

3. Irango presidente

1981eko urriaren 13a - 1989ko abuztuaren 3a
Mohammad-Ali Rajai - Hashemi Rafsanjani
Islamiar Kontsulta-Biltzarreko kidea

1980ko maiatzaren 28a - 1981eko urriaren 13a
Barrutia: Tehran, Rey, Shemiranat and Eslamshahr (en) Itzuli
komandante

Bizitza
JaiotzaMaxhad1939ko uztailaren 15a (85 urte)
HerrialdeaPahlavi Iran  (1939 -  1979)
 Iran  (1979 -
BizilekuaOffice of the Supreme Leader of Iran (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaazerbaijanera
Familia
AitaSeyed Javad Khamenei
AmaKhadija Mirdamadi
Ezkontidea(k)Mansoureh Khojaste Bagherzadeh (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaHawza of Najaf (en) Itzuli
Qom Seminary (en) Itzuli
Hizkuntzakpersiera
arabiera
azerbaijanera
Irakaslea(k)Hussein Ali Montazeri
Hossein Borujerdi (en) Itzuli
Ruhola Khomeini
Jarduerak
JarduerakAlfakia, politikaria, itzultzailea, idazlea eta poeta
Lateralitateaezkerra
Zerbitzu militarra
Adar militarraIslamiar Guardia Iraultzailea
Irregular Warfare Headquarters (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakIran-Irak gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaCombatant Clergy Association (en) Itzuli
Alderdi Errepublikano Islamiarra

khamenei.ir
IMDB: nm1527919 Facebook: Khamenei.ru Twitter: khamenei_ir Instagram: khamenei_ir Telegram: khamenei_irNews VK: imam.khamenei Youtube: UCifIJGGhrdZmE3vAo7GtLjA Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Familia islamiar xiita batean jaio zen, eta ikasketa politiko eta erlijiosoak egin zituen; Ruhola Khomeini izan zuen, besteren artean, irakasle. 1963an Mugimendu Islamiar Xiitaren kide egin zen. 1968-1978 bitartean, Mohammad Reza Pahlaviren diktadura erorarazteko lan egin izanagatik askotan atxilotu eta torturatu zuten. Alderdi Errepublikano Islamiarraren sortzaileetako bat izan zen (1978). 1977an hayatoleslam maila iritsirik bere ikasketa erlijiosoak amaitu zituen, eta Khomeinik Iraultza Batzordearen kide izateko aukeratu zuen. Batzorde horrek zuzendu zuen monarkia desagertu eta iraultzaren ondoren sortu zen erregimenera bitarteko prozesua. Teherango Unibertsitateko iman gisa ostiraletako otoitza zuzenduz egin zen ospetsu, eta populismo islamiar xiitaren teorialari nagusia izan da.

Khameneiren ikasle eta jarraitzaileek hartu zuten 1979an Estatu Batuetako enbaxada Teheranen eta esku-hartze zuzena izan zuen Abolhassan Banisadr lehen presidente errepublikanoa bere kargutik eraisteko. 1981eko hauteskundeetan Irango Errepublika Islamiarraren lehendakari aukeratu zuten, eta 1989an, Ruhola Khomeini hil eta ordu gutxitara haren kargu politiko-erlijiosoa betetzeko izendatu zuten, Irango iraultza islamiarraren gidaritzapean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ali Khamenei