Kanpokaleko atea
Kanpokaleko atea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Elorrio |
Koordenatuak | 43°07′50″N 2°32′38″W / 43.13059122°N 2.54396813°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Kanpokaleko atea Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Erdi Aroan Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat, berau almenaduna. Gaur egun bat egiten du Arespakotxaga-Mendibil jauregiaren fatxada batekin.[1]
Erdi Aroko Elorrio hiribilduan Kanpokaleko atetik sartzen zena zuzenean egin zezakeen Zumelegi errekaraino, harresi-barrutia zeharkatuta. Gaur egun bisitaria Elbira Iñurrieta kalean sartuko litzateke, baldin eta Kanpokaleko atea zabalik balego.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elorrioko hiribildua On Tello Bizkaiko jaunak sortu zuen 1356an, San Agustin Etxebarria elizateko lurretan, bi helbururekin: bertako bizilagunen defentsa sendotu eta merkataritza bideak irekitzea. Bizkaiko jaunak Elorrio inguruko bizilagunak defendatu behar zituen, garai hartan eraso asko jasotzen zituzten-eta Gipuzkoa aldetik. Elorrio, bestalde, leku berezian zegoen, Gipuzkoa eta Bizkaia lotzen dituen lurretan; hori zela-eta Bizkaiko jaunak merkataritza-bide berriak ireki nahi izan zituen Debagoiena, Debabarrena eta Ibaizabal garaitik hasi, Durango eta Zornotza zeharkatu, eta Bilbo eta Portugaleteko portuetaraino.
Elorrioko jatorrizko hiribildua esparru txiki samarra zen, errektangelu formakoa eta harresiz babestua. Bi kale zituen (On Tello eta Erreka), zehar-kantoi batek moztuak. Harresian sei ate irekitzen ziren, bat zetozenak kale eta kantoi bakoitzaren ertzekin.
Gaur egun haietako bi ate gordetzen dira, kantoikoak. Bat, Kanpokaleko atea, txertatuta dago Arespakotxaga-Mendibil jauregiaren fatxada batean. Kantoiaren beste ertzean, Zumelegi errekara ematen duena, beste ate bat ikus daiteke, berau zirkulu erdiko arkuduna. Hondakin hauez gain, ezer ez da geratzen jatorrizko hiribildutik, batez ere 1468 batailaren eta 1480 erreketaren ostean. Denboran barrena etxe berriak eraiki baitira jatorrizko haien ordez.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpokaleko atea 1490ean eraiki zen, aurreko bat ordezkatzeko. Sarrerako arku gotikoaren gainean Errege-erregina katolikoen armarria ikus daiteke, Isabel Gaztelakoa Bizkaiko andrea baitzen.
Almenak XX. mendean berreraiki ziren, eta berauek janzteko 1764 eta 1794ko ontzi-artilleria erabili zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpokaleko atea Arespakotxaga-Mendibil etxean txertatuta
-
Kanpokaleko atea albo batetik ikusita
-
Kanpokaleko atea kantoi ondotik ikusita
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.
Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:
XVI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldapebeitiatxikia jauregia. Errenazentista.
- Arabio jauregia. Errenazentista. Fatxadan armarri ikusgarria du, marmol zuriz egina. Hegoaldeko fatxadan loggia bikoitza dauka.
- Ibarguen-Urkizu jauregia. Errenzentista.
- Iturbe jauregia. Errenazentista.
- Larreategi jauregia. Errenazentista. Karaktere gotikoz idatziriko harria du horma ertzean, 1542koa.
- San Fausto errebaleko etxea. San Fausto errebaleko zaharrena seguruenik.
- San Fausto errebaleko jauregia. Errenazentista.
- Suso errebaleko jauregitxoa. Errenazentista.
XVII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldapebeitia jauregia. Barrokoa.
- Altzerreka-Mendiola jauregia. Barrokoa.
- Arespakotxaga-Andueza jauregia. Barrokoa. Txintxirri izenaz ere ezagutzen da.
- Arespakotxaga-Azkarraga jauregia. Barrokoa.
- Arespakotxaga-Mendibil jauregia. Barrokoa. Eredutzat hartu zen herriko beste jauregi batzuk egiteko.
- Arriola jauregia. Barrokoa.
- Elorrioko udaletxea. Barrokoa
- Iturri jauregia. Barrokoa.
- Lariz jauregia. Barrokoa.
- Lekerika-Otsa jauregia. Barrokoa.
- Urkizu etxea. Barrokoa.
- Urkizu-Iturbe jauregia. Barrokoa.
- Urkizu-Tola jauregia. Barrokoa. Oinplano karratua du eta lau ertzetan, pinakuluak.
- Zearsolo jauregia. Barrokoa. Casajara izenaz ere ezagutzen da. Loggia ederra dauka eta balkoietako burdinaren eta teilatu-hegaleko zuraren lanketak arreta berezia eskatzen du.
XVIII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esteibar-Arauna jauregia. Barrokoa.
- Otsa jauregia. Barrokoa.
- Urkizu jauregia. Barrokoa.
XIX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olazabal jauregia. Modet – XIX. mendea, neoklasiko.
- Berriozabaletako iturria. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko. Estilo neoklasikoan egina.
XX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urkizu Aldatsekua jauregia XX. mendea.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
- Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
- Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
- Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
- Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
- Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
- Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
- VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.