Alien (filma)
Alien 1979ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko eta beldurrezko filma da. Aktore nagusiak hauek izan ziren: Tom Skerritt, Sigourney Weaver, Veronica Cartwright, Harry Dean Stanton, John Hurt, Ian Holm eta Yaphet Kotto.
H. R. Giger suitzar artistak Alien izakia nahiz filmaren giroko kokalekua diseinatu eta giro berezi eta beldurgarria eman zion.
Nazioartean, sekulako arrakasta izan zuen eta zientzia-fikziozko eta beldurrezko zineman kultuzko film bilakatu. Ondoren hainbat jarraipen izan ditu: Aliens (1986), Alien 3 (1992) eta Alien Resurrection (1997); gainera Predator filmeko izakia eta Alien izakiaren arteko borroka islatzen zuten beste bi film ere egin ziren, Alien vs. Predator (2004) eta Aliens vs. Predator: Requiem (2007).
2012ko maiatzaren 30an haren aurrekari Prometheus estreinatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nostromo espaziontzia Lurrerako itzulera bidaian doala, eskifaiako zazpi bidaiariak euren loalditik esnatu dira. Espaziontziko Ama ordenagailu zentralak planeta batetik datorren izaki bizidun ezezagun baten transmisio misteriotsu bat sumatu du. Espaziontzia komunikazio horren jatorria ikertzeko, planeta ezezagun hartara zuzendu da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bolaji Badejo: Alien izaki estralurtarra.
- Sigourney Weaver: Ellen Ripley ofizialordea.
- Veronica Cartwright: Lambert, espaziontziko laguntzaile nagusia.
- Ian Holm: Ash, ofizial zientzialaria (gerora androidea dela jakinarazi da).
- John Hurt: Kane, espaziontziko ofiziala.
- Yaphet Kotto: Parker, ingeniari nagusia.
- Tom Skerritt: Dallas, Nostromo espaziontziko kapitaina.
- Harry Dean Stanton: Brett, ingeniari teknikoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alien filmaren IMDBko fitxa irakurgai. (Ingelesez)
- 1979ko filmak
- Ridley Scottek zuzendutako filmak
- Dan O'Bannonek idatzitako filmak
- Ronald Shusettek idatzitako filmak
- Yaphet Kottok antzeztutako filmak
- Veronica Cartwrightek antzeztutako filmak
- Tom Skerrittek antzeztutako filmak
- Harry Dean Stantonek antzeztutako filmak
- John Hurtek antzeztutako filmak
- Sigourney Weaverrek antzeztutako filmak
- Ian Holmek antzeztutako filmak
- David Gilerrek ekoitzitako filmak
- Walter Hillek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Alien filmak
- Jerrald Goldsmithen soinu bandadun filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Robotei buruzko filmak
- Kultuzko filmak