Edukira joan

Filipo Arabiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipo Arabiarra


Erromatar enperadorea

244ko otsaila - 249ko iraila
Gordiano III.a - Dezio
Antzinako Erromako senataria


Praetorian prefect (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaShahba (en) Itzuli, 204
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaVerona, 249 (44/45 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: guduan hila
Familia
AitaJulius Marinus
Ezkontidea(k)Marzia Otazilia Severa
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Filipo Arabiarra (latinez: Marcus Iulius Philippus; 204249) erromatar enperadorea izan zen, 244tik hil zen arte. Arabiar goitizena jaso zuen haren familiaren jatorriarengatik.

Estreinako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi dakigu Filiporen estreinako urteei buruz. Shahba hirian jaio zen, Damaskoren hegoaldean, Siria probintzian. Aitaren izena Julio Marino izan zen; amarena ezezaguna da. Anaiaren bat Pretoriar Guardian aritu zen Gordiano III.aren agintaldian. Filipo Marcia Otacilia Severarekin ezkondu zen eta biek Marcus Julius Severus Philippus izeneko semea izan zuten.

Boterea eskuratzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

243an, Gordiano III.aren partiarren kontrako kanpainan, Timesiteo, Pretoriar Guardiako prefektua hil zen. Heriotzaren kausak ezezagun dirau. Prisko anaiaren ekimenez, Filipo pretoriarren buru bilakatu zen. Honela, bi anaiek enperadorea bere kasa erabili nahi zuten, eta lortuz gero Inperioko benetako kontrola izanen zuketen.

Porrot militar baten ostean, Gordiano III.a ere hil zen, hura ere egoera ezezagunetan. Filipori leporatu zioten heriotza hori, baina enperadore aldarrikatu zuten. Aurreko usurpatzaileek egindako hutsegiteak ez errepikatzearren, Filipo berehala itzuli zen Erromara, Senatuaren onespena jasotzera. Anaia ekialdean utzi zuen, egundoko boterearekin horko probintzien gainean. Erroman Augusto titulua eman zioten eta semea oinordeko izendatu zuten.

Filiporen agintaldia germaniarren inbasio berriekin batera hasi zen. Panonia eta Mesia probintzietan sartu ziren. 248an garaitu ahal izan zituen azkenean Filipok. Baina gerrako harrapakin urria zela kausa, legioak matxinatu ziren. Legioek Pakatiano aldarrikatu zuten enperadore. Matxinada suntsitutakoan, Filipok Dezio izendatu zuen probintziako gobernari.

Baina Pakatianorena ez zen arrisku bakarra. Ekialdean Iotapiano ere matxinatu zen, Priskok, Filiporen anaiak, zeraman politika zela eta. Izan ere, zergak handitu zituen. Beste bi matxinada ere sortu ziren, baina arrakastarik gabekoak.

248ko apirilean, Erromako milagarren urteurrena ospatu zen, Romulok hiria K.a. 753an fundatu baitzuen. Ospakizun ederrak izan ziren, iturrien arabera. Jokoak eta antzezlanak hiria zehar hedatu ziren. Asinio Kuadratok Milurteko historia idatzi zuen urteurrenerako prestatuta.

Ospakizunak ospakizun, nahigabea zabaldu zen legioen artean. 249ko udaberrian Mesiako gobernaria, Dezio, enperadore aldarrikatu zuten horko legioek. Deziok berehala jo zuen Erromara. Bi armaden arteko borrokan Filipo hil zen. Dezioren garaipenaren berri Erromara ailegatutakoan, Filiporen 11 urteko semea ere hil zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipo Arabiarra Aldatu lotura Wikidatan