Ginea (Gaubea)
- Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».
Ginea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gaubea |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′12″N 3°00′51″W / 42.8533°N 3.0142°W |
Demografia | |
Biztanleria | 17 (2007) |
Ginea (ofizialki Guinea) Arabako mendebaldeko herri bat da, Gaubea udalerrikoa. 1927 arte, urte hartan desagertutako Lacozmonte udalerriaren barruan zegoen. 2007an, herriak hamazazpi biztanle zituen.
Urte askoan kontzejua izan ondoren, 2024an Gineako kontzejua desegin zen, herritarrek eskatuta.[1] Eskaera hori 2022an egin zuten, auzokideen arteko harreman txarrak eta liskarrak direla kausa, liskar horiek denboran iraun baitute eta herriaren gobernua larriki eragozten eta zailtzen baitzuten; horrek kalte egiten zien auzotar guztiei, administrazio batzarrak eskumena zuen zerbitzu publikoei dagokienez.[2][1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gineako sarreran dorretxe bat izan zen, baina mendea bete aurretik erabat suntsitu zuten Henrike II.a Gaztelakoaren jarraitzaileek.[3]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
20 | 18 | 18 | 16 | 16 | 16 | 17 | 17 |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Martin eliza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Gineako kontzejua desegitea onartu du aldundiak» Alea.eus 2024-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ Ugarte Lopez de Arkaute, Estitxu. «Paradisua infernu denean» Alea.eus 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) PORTILLA VITORIA, Micaela J.: Torres y casas fuertes en Alava. Gazteiz, 1978.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
Gaubeako herriak | ||
---|---|---|
Acebedo • Astúlez • Bachicabo • Barrio • Basabe • Bóveda • Corro • Espejo • Fresneda • Ginea • Gurendes • Karanka • Karkamu • Mioma • Nograro • Osma • Pinedo • Quejo • Quintanilla • Tobillas • Tuesta • Uribarri Gaubea • Valderejo (Lahoz, Lalastra, Ribera, Villamardones) • Valluerca • Villamaderne (Bellojín) • Villanañe |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |