Edukira joan

Jon Sobrino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Sobrino

Bizitza
JaiotzaBartzelona1938ko abenduaren 27a (85 urte)
Herrialdea Espainia
 El Salvador
Hezkuntza
HeziketaSankt Georgen Graduate School of Philosophy and Theology (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiz katolikoa, unibertsitateko irakaslea, misiolaria, Catholic theologian (en) Itzuli eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Universidad Centroamericana
MugimenduaAskapenaren teologia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Jon Sobrino Pastor (Bartzelona, Katalunia, 1938ko abenduaren 27a) euskal jatorriko jesuita eta teologoa da, askapenaren teologiaren bultzatzaile handienetarikoa. Gai horren inguruko liburu asko idatzi ditu.

Hemezortzi urte zituela, Jesusen Lagundian sartu zen. 1958an El Salvadorrera bidali zuten eta bertako naziotasuna hartu zuen. San Salvadorreko Universidad Centroamericanaren fundatzaileenetarikoa da. Ingeniaritza ikasi zuen Saint Louisen (Missouri) eta teologia Frankfurten. El Salvadorrera itzulita, teologia irakasten hasi zen. 1980an erail zuten Oscar Arnulfo Romero gotzainaren adiskide eta lankidea zen.

1989ko azaroaren 16an, El Salvadorreko estatu-agenteek jesuiten kontrako erasoa egin zuten. Jon Sobrino bizirik atera zen, baina Ignacio Ellakuria, Segundo Montes, Juan Ramón Moreno, Ignacio Martín Baró, Amando López, eta Joaquín López y López jesuitak zein Elba Ramos eta honen alaba, Celina, erail zituzten.

2007ko martxoaren 14an, Jon Sobrinoren bi obra gaitzesteko ohartarazpen bat plazaratu zuen Vatikanok. Eliza Katolikoaren Fedearen Irakasbiderako Kongregazioak sinatutako ohartarazpena da. Haren arabera, liburu horietan Elizaren sinesteekin «bat ez datozen» ideiak ageri dira, «arriskutsuak». Ohartarazpenean, hala ere, ez da Sobrinori jarri behar zaion zigorra zehazten; Jesusen Lagundiaren edo San Salvadorko elizaren esku uzten du hori. Vatikanok berak zigorra ezarriko zuela pentsatzen zen; ikastetxe katolikoetan eskolak ematea debekatuko ziola, edo liburuak argitaratzea.

1999. urtean Euskaldun Unibertsala saria eman zion Eusko Jaurlaritzak. 2009ko abenduaren 10ean Deustuko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen, giza eskubideen defentsan egindako lanagatik.[1]

  • Iglesia de los pobres y organizaciones populares (1979).
  • Resurrección de la verdadera Iglesia. Los pobres, lugar teológico de la eclesiología, (1984).
  • Jesús en América Latina. Su significado para la fe y la cristología, (1985).
  • Religiones orientales y liberación (1988).
  • Liberación con espíritu. Apuntes para una nueva espiritualidad (Geist, der befreit: Anstösse zu einer neuen Spiritualität, 1989).
  • Compañeros de Jesús. El asesinato-martirio de los jesuitas salvadoreños (1989).
  • Sterben muss, wer an Götzen rührt: das Zeugnis der ermordeten Jesuiten in San Salvador: Fakten und Überlegungen (1990).
  • El Cristo de los Ejercicios de San Ignacio (1990).
  • Monseñor Romero (1990).
  • Monseñor Oscar A. Romero: un obispo con su pueblo (1991).
  • Jesucristo liberador: lectura histórico-teológica de Jesús de Nazaret (1991).
  • Santo Domingo 1992. IV. Generalversammlung der Lateinamerikanischen Bischofskonferenzen. Werden - Verlauf - Wertung (1993).
  • Befreiungstheologie als intellectus amoris (Martin Maierekin, 1994).
  • Mysterium Liberationis. Grundbegriffe der Theologie der Befreiung (Ignacio Ellakuriarekin, 1995/1996).
  • Qué queda de la Teología de la Liberación? (1997).
  • La Iglesia samaritana y el Principio-Misericordia (1998).
  • La fe en Jesucristo: ensayo desde las víctimas (1999).
  • Ignacio Ellacuría: aquella libertad esclarecida (1999).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]