Yilingia spiciformis
Yilingia spiciformis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Generoa | Yilingia |
Espeziea | Yilingia spiciformis [[|]] |
Yilingia spiciformis orain dela 551 eta 539 milioi urte inguru, Ediacararrean bizi izan zen har itxurako animalia izan zen, Kanbriarreko leherketa baino hamar milioi urte lehenago[1]. 2019an aurkitu ziren lehen fosilak Txinako hegoaldean, Dengying inguruan[2]. Panartropoda edo anelidoen antza duen bilateria goiztiar bat da. Kanbriarrean existitu ziren animalien antza du, eta adituek diote Kanbriarreko leherketa hain azkarra izan ez zenaren froga bat izan daitekeela.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yilingia spiciformis deitu diote, eta, guztira, 35 ale bildu dituzte. 5-26 mm zabal zen eta 27 cm luze izatera irits zitekeen. 50 segmentuta banatuta zegoen, ahoa eta isatsa zituen, bizkarra eta sabela, eta simetria bilaterala[3]. Hau da, animalia gehienek dituzten ezaugarriak zituzten[2].
Arrastoak, berriz, itsas hondoan narrasean ibiltzean sortu zituztela ondorioztatu dute zientzialariek. Mugitzeko gai izateak, gainera, iradokitzen du nerbio-sistema bat zutela, eta haren eraginpean erabakitzen zutela alde batera edo bestera joatea[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Barras, Colin. (2019-09-04). «Ancient worm fossil rolls back origins of animal life» Nature 573: 15–15. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).
- ↑ a b c cc-by-sa lizentziapean: Galarraga Aiestaran, Ana. «Duela 550 milioi urteko animalia mugikor eta bilateral baten fosila aurkitu dute» Elhuyar zientzia eta teknologia.
- ↑ (Ingelesez) Xiao, Shuhai; Xunlai Yuan; Zhou, Chuanming; Chen, Zhe. (2019-09-04). «Death march of a segmented and trilobate bilaterian elucidates early animal evolution» Nature: 1–4. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).